XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): hiru hilabetetarik sar araztera saiatu zen.

Telesforo de Monzon eta Manu de la Sotak bedera 20 libera emaiten zioten hilabete guziez: euskaraz zenaz gain, nahi zuena idatzirik ere berdin zitzaien.

Hasparneko konplota.

Bainan astekaria martxan zela, eta ongi martxan, ikustearekin, Milafrangako beste apostoluek nahi izan zioten eskutik kendu.

Behin adiskide bat etorri zitzaion.

- Badakizu bilkura bat izan dela Hazparnen?.

Ordaindu behar zaituztela deliberatu dute, hor agertzen dituzunekin ez baitira akort.

Lafittek gutun bat igorri zioten bulegoko guziei.

Bilkura bat egin duzuela jakin dut....

Loriatu ziren gutun hori irakurtzearekin: zer egin behar dutan jakiteko!.

Itxura guzien arabera, Lafitte karguaren ustera zihoan.

Saint-Pierrek salbu, denek igorri zioten beren erantzuna.

Oxobik erran zion harek ez zuela deus erraitekorik kasetaren kontra.

Duhour aldiz batere ez zen kontent; ezin onartuzko gauza batzu bazirela Herrian.

Bat alde, bat xuri, beste guziak kontra, gauzak garbi ziren.

Kasetaren sortzeko paperak hartzen ditu.

Nehork ez zituen sinatuak.

Kuxean joaiten da Baionako komertzio Ganberara eta kaseta bere izenean ezartzen.

Ostegunean hor dira denak.

Kafeak ekar arazten ditu Aviron Bayonais ostaturik, bedera ttottarekin.

Hasten dira aroaz, osagarriaz....

- Behar genuke gure gaiera etorri.

Zuen letrak irakurtu ditut eta ikusten dut argi eta garbi ez zaretela enekin ados gehienak.

Nik egiten dudan kaseta ez da zuen gustukoa.